XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Oro ar, Joan dan 1978`ko urtearen bitartean, epai-aginteak 22.663 gidariei gidatzeko baimena eragotzi zien, 1977`an baño geiago garbi-garbi, urte ortan, Trafikoaren Zuzendaritza Orokorrak emandako datoetan, 16.002 gidariei eragotzi bait zitzaien.

Epai-aginteak erabakitako eragozteak, 17.312 iru illabeterañokoak izan dira; 3.308 irutik sei illabeterañokoak; 505 sei illabetetik urtebeterañokoak; 1.426 baimena urte batetik iru urteraño eragotzita gelditu ziran; iru urte baño geiagorako 87; bein-betirako kenduak 25.

Aldi berean gobernu-aginteak gidatzekoi 4.121 baimen kendu zituan, eta auetatik 2.860 amabost egunerako; 10 amaseitik ogeitamar egunerako; 1.175 illabetetik iru illabeteraño; eta 76 ezeztatuak.

Kontuan artuaz trafikoko lege-austeak batzuetan (Alemanian batez ere) lege-auste arruntaren % 50 baño geiago dela, bidezkoa dirudi geiago erabiltzea eta edo gidatzeko baimena kentzeko neurria artzea.

Aste-buruko atxilotzeak.

Aste-buruko atxiloketa Españiko aginduzko legedian zigor-neurria bezela bakarrik ametitzen da, eta ez zigor bezela Arrixkutasun eta Gizartean Ber-Lengoratzeaz (5`garren, 4`garren, 6`garren zatiak) eta bere Araudian arautua dagoan arabera Ogeitamabi orduko iraupena izango du gutxienez.

Bere egillearen eguneko lan aldeak uzten badu, larunbateko amasei ordutan asiko da eta astelenean lanera joateko ordu egokian bukatuko da, eta lanik ez badu 8`retan.

Bere lanarengatik edo beste arrazoiagatik, neurri onen pean dagoanarentzat ez balitzake egoki izango aipatutako eran betetzea, Epailariak betetzeko egun eta orduak izandatuko ditu, gutxieneko orduak gordeaz bakarrik.

Baldintzazko kondena.

Zigor-Legediak 92 eta 97 zatietan arautzen duan baldintzazko kondena, 1908`ko Martxoaren 27`ko Legearen bidez sartu zan Españiko legedian Frantzi-Beljikar arauketatik aria artuta.

Gaur-egun bi urtetañoko azketasuna kentzen duan zigorra bete gabe uzten da.